martes, 16 de junio de 2015

IZURDEA

AZALPEN   
TESTUA
  IZURDEA


Azalpen testu honetan agertzen den animaliaren izena izurdea da.Bere izen zientifikoa Tursiops truncatus da, bere familia Delphinidae eta bere ordena Cetaceoa da.



Sailkapenari buruz hitz egiten badugu,
Izurdeak uretan taldeetan bizi diren tamaina
txikiko ugaztun zetazeoak dira.



Animalia hauek gorputz fusiformea dute eta normalean azala grisa dute. Azalean bi hegats dituzte ia osorik desagertuta. Izurdeak bi edo lau metroko sakonera heldu daitezke. Ugaztun hauek  
200kg edo 500kg artean pisatzen dute.
Izurdeek espirakulotik hartzen dute arnasa,
buruaren gainean kokatzen dena. Garuna
oso garatua dute eta horregatik esaten da hain azkarrak direla. Izurdeek oso ikusmen eta entzumen ona dute.  



Izurde guztien elikadura ez da berdina, espezien arabera aldatzen da. Gehien
bat: sardinak, txitxarroak eta arrain sardak
jaten dituzte. Gainera bere pisuaren
ehuneko hamarra jan dezakete.



Izurde emeek heldutasuna sexuala 5 edo  12 urtekin edukitzen dute; arrek ordea
9 eta 13 urterekin. Animalia hauen ugalketa udaberrian da.
11 garren edo 12 garren hilabetearen ondoren izurde
kume bat izaten dute. Kumeak minutu batzuk eta jaio ondoren gai da arnasa eta igeri egiteko.
Hura 18 hilabetez egongo da amarekin; amak edoski egiten du eta kumeari elikagaiak lortzen dizkio. 18 hilabetearen ondore, kumeak bakarrik joan daitezke janariaren bila bere kabuz

Izurdeak taldetan sakabanatzen
dira itsasoan. 20 izurden baino gehiago ez  dira egoten talde batean.


Orokorrean animalia hauek ozeano Atlantikoan eta Barean bizi dira.
Ur epeletan eta tropikaletan egoten dira
(Antartikan eta Artikoan izan ezik.)


Izurdeak oso animalia jakintsuak dira eta ez dira itsasoan bizi diren ugaztun bakarrak.
Hor dugu balea adibidez. Hainbat izurde mota daude, besteak beste: Handiak, Arruntak eta Arraiaduna. Izurde bitxien artean Sudur Motza dugu.
Lehen, gizakiek izurdeak hiltzen zituzten bere burutik olioa ateratzeko. Hala ere, Japonian bezalako herri batzuetan oraindik ehizatzen dituzte oso jaki berezia delako, adibidez sushia egiteko.

Ugaztun hauek begi bat itxita eta bestea irekita dute lo egiten dute arrain bat ikusten dutenean harrapatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario