martes, 16 de junio de 2015

UR GABEKO IRLA

                                                     UR GABEKO IRLA


Bazen behin, orain dela 16 urte gutxi gorabehera, Zaldi izeneko zaldi bat irla txiki batean bizi zena eta irla hori ur gabeko irla bat zen.
Egun batean Zaldik ura bilatzera joan nahi zuen, eta motxila handi bat hartuta ura bilatzera joan zen. Zaldi horretan zebilela Moni tximuarekin aurkitu zen:
-Kaixo Moni zer moduz?
-Ni ondo. Nora zoaz?
-Ni ur bila joango naiz eta nahi baduzu nirekin etorri ahal zara.
-Ederki, nire familia egarri dago eta ura behar dute.
Eta horrela Zaldi eta moni uraren bila joan ziren.Eta iritsi ziren kobazulo batera, bat-batean,oso ilun zegoenez, Monik esan zuen:
-Zaldi, zure motxilan linterna bat al duzu?
-Zoritzarrez ez nire ahizpa txikiak puskatu zuen
-Eta zer egingo dugu?
Bapatean:
-ROOOAAARR!!!
-Zer izan da hori, Zaldi?
-Ez dakit. Nor dabil hor!
-Ni naiz, Beltz (hartza)
-Beltz. zer moduz, nahi duzu gurekin etorri gurekin?
-Noski baietz.
Eta horrela Zaldi Moni eta Beltz kobazulotik atera ziren ura bilatzea. Ilundu arte aritu ziren ibiltzen eta linternik ez zutenez, sua egin zuten. Eta lo geratu ziren,jaiotzerakoan trampa baten barruan zeuden:
-Zer da hau?
-ez dakit.
ondo zaudete?
-Bai
Halako batean
-Ja,ja,ja.Ni naiz suge maltzurra, eta ura nirea izango da!!!
-Ezta pentsatu ere!Gu aurkituko dugu!
-Hori uzten badizuet!!! JA,ja,ja…!
Eta sugea joan zen trampa ireki gabe, baina Beltz, askotan erori denez tranpetan, motxila hartu eta labana batekin trampa ixteko soka apurtu zuen. Jarraitu, zuten bidea Suge maltzurra harrapatu arte eta galdetu zioten zergatik nahi zuen ura:
-Nire familiako jende asko il da ura ez zutelako.
-Aurkitzen dugun uraren erdia emango dizugu!-esan zuen Zaldik oso pozik
-Noski!-erantzun zuten Beltz eta Monik.

Azkenean lagunak egin ziren eta ura denen artean banatu zuten.                                             

No hay comentarios:

Publicar un comentario